top of page

"Nuevos escenarios tecnológicos para innovar en la educación."

 

Julio Cabero Almenara

 

Sevillako unibertsitatea, cabero@us.es

  1. Hasierako erreferentziak.

 

“ Modernotasun likidoko mundu lurrunkor baten aurrean gaude,non, ia forma bat ere ez den aldaezin mantentzen eta denbora, jada, ez da nahikoa epe luzerako fidagarritasuna bermatzeko” ( Bauman, 2010, 44).

Formakuntza eta instituzioak aldatuak eta eraldatuak izaten ari dira; sarean sartuta dagoen gizartearen ikaskuntzak eraldaketak ekarri dituzte informazioa sortzeko, nahasteko eta suntsitzeko asakartasuna medio eta

“ medio sozialak” komunikatzeko modu berri eta potenteak bilakatu dira. Hauek, komunikazio birtualaren eszenatoki berriak sortzea ahalbidetzen ari dira.

Gertatuko den eraldaketa etorkizuneko ikaskuntza nolakoa izango den da. IKT-en garapena nolakoa izan den ikusita, etorkizuneko ikaskuntza nolakoa izango den aurreikus dezakegu; eta horrek, IKTak berriz definitzera eta ikasleen eta irakasleen rolak aldatzera garamatza.

 

Irakaskuntza-ikaskunza prozesuaren ezaugarri esanguratsu moduan hurrengoa adierazi ditzakegu:

hurrengoa adierazi ditzakegu:

  • Zabala

  • Soziala eta kolaboratzailea

  • Errealaren eta birtualaren arteko nahasketa.

  • Bisuala

  • Testuingurutik ateratakoa; nonahi egitekoa.

  • Pertsonalizatua

  • Mugikorra

  • Korapilatua

 

Ikaskuntzarako eredu berriak sortu dira:

  • E-learning 2.0

  • Ikaskuntzaren ngurune pertsonalak

  • “ Flipped classroom”

  • Ikaskuntza mugikorra

  • MOOC.

 

Conner(2013): Gaurkotasunean, ikaskuntza informalaren eszenatokiak zabalduz doaz eta ikaskuntza esanguratsua eskuratzeko modu bakarra testuinguru formal bat behar izatearen pentsamendua eraldatuz doa. Gaur egun, formaletik informalerako bidea egiten gaude; nahita egindakotik ezustean jasotakora. Egun, teknologiek paper garrantzitsua betetzen duten mekanismo ezberdinen bitartez ikasten da.

Bere iritziz, gaur egungo ikasleak ez dira ez “hobeak” eta ezta “txarragoak” ere, baizik eta “desberdinak”. Horregatik, beraiekin irakaskuntzan erabili beharreko estrategiak, errekurtsoak eta ikaskuntzarako objektuak desberdinak izan behar dute.

Teknologia berrien kontsumoak, ikasleak gaitasun kognitibo berriak garatzera eraman ditu; ekintza asko batera egiteko gaitasuna, esaterako. Eta beste alde batetik, beste gaitasun batzuk murriztera; oroimen gaitasuna eta arreta mantentzek gaitasuna esaterako ( ÓCLC,2006;Carr 2011 eta 2014; Watson, 2011)

 

Generazio berriek IKTen aurrean dituzten ezaugarriak:

  • IKTenganako jarrera positiboa.

  • Erabiltzen dituzte eta ez dituzte arrazionalizatzen.

  • Beraien eguneroko praktikan sartzen dituzte.

 

Irakasleek teknologia horiek eskuragarri dituzte eta daukaten digitalizazioari esker konbinatu egin daitezke. Horrek, komunikaziorako eszenatoki berriak sortzea ahalbidetzen die, komunikazio sinkroniko edo asinkroniko moduan eta komunikazioa eskuarri ezberdinetan areagotuz ( bisualak, entzumenezkoak…)

Hezkuntza sisteman aldaketa suposatu duten bi teknologia egon dira; irakasle eta ikasleen roletan eragina izan dutenak: testu liburua eta Interneta.

Horizon informeek esaten dutenez, gaur egun irakasleak bizitzen dauden galaxia hau, denbora laburrean asko zabalduko da eta zentroetan barneratu beharreko teknologien proposamena egiten du; etorkizunean sarbide handia izango duen proposamena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

            Irakaslegoaren formakuntzara bideratutako inbertsioak, ez dute beti hezkuntzaren eraldaketan  eta hezkuntza ekintzan parte hartzen dutenen komunikaziorako eszenatoki berriak sortzen lagundu edota balio izan.

            IKTak kontestu formatiboetan eskeintzen direnean euskarri fisiko batez, mezuak sortzeko eta kodifikatzeko sitema sinbolikoen bidez, IKTen bidez eraldatutako eduki eta mezuen diez, hauen erabilerarekin irakasleak jarraitzen duten hezkuntza helburu batez eta zentroaren egitura entolatzaileaz osaturik egoten dira.

            Hauen barneratzeak ez du merkatuaren erabakiak direla eta etorri behar; hezkuntza eskaera bat izan behar du eta irakasleak erabaki behar du noiz, nola, zergatik eta zein modutan sartu behar dituen. Izan ere, medioek ez dute beraien kabuz hezkuntza eraldatzen , eta are gutxiago, gainontzeko osagai guztiekin erlazioan egiten ez bada.

            IKT-ak( informazio eta komunikazio teknologiak) TAC( tecnlogias den Aprendizaje y el conocimiento) izatera pasatu behar dira eta gero TEC ( tecnologías para el Empoderamiento y la participación) izatera.

IKTetatik TACetara: hauen erabilera erabilpen formatiboetara bideratzea da, bai irakaslearen eta bai ikaslearen partetik modu esanguratsuago batean ikasteko. Horretarako, hezkuntzan, estrategia eta metodologiak planteatuko dira aurretiaz ezarritako helburuak lortzeko eta ikaskuntzarako komunikazio eszenatoki berriak sortuz. Irakasleak ez ditu erabiliko orain arte egin duen lan bera egiteko, baizik eta, hezkuntza berrikuntzak bilatzeko eta hezkuntza erabilera berriak sustatzeko.

TEP: Ikaskuntzak ez dauka bakarkako dimentsio bat bakarrik, alde soziala ere badu; izan ere, formakuntzak komunitatean ikastea eta interakziorako eta ezagutzaren eraketaren kolaboraziorako gaitasunak eskuratzea eskatzen du.  Irakaslearen papera ikaskuntzarako eszenatokia diseinatzea izango da, eta horretarako, teknologiak, ezagutzaren eraiketan eta interakzio sozialean mediatzaile papera beteko du.

            IKTak komunikaziorako eszenatoki berriak sortzeko eta ikaskuntzarako inguru aberatsak produzitzeko erabili behar dira.

 

     2. Formakuntzarako eszenatoki teknologiko berriak.

 

E-learning 2.0

Fase eta etapa desberdinetatik pasatu da eta ikasleak formakuntza prozesuan jarrera aktiboago bat izatea eta hauen parte hartzea areagotzea bilatzen du.

Jarrera aldaketa bat da, “ … aspektu ideologikoa nabarmentzen dira; ikasleak bere ikasketa prozesuan eskuratzen duen esanahiaren ingurukoak eta kolaborazioaren eta ikaskuntza sozialaren garrantzia.” (Cabero, 2014b, 46)

E-learning-ak formakuntza birtualaren prozesua aurrera eramateko beste modu batzuk suposatzen ditu, non:

  • Prozesu formatiboaren ikuskera aldatzen da.

  • Ikaslearen ikaskuntza 2.0az hitz egiten da: ikaslea jasotzailetik sortzailera igarotzen daeta prozesu horigarapenean zentratutako prozesu moduan ulertzen da.

  • Irakasle eta ikasleen rolen eraldaketa.

  • Komunikazio sinkroniko eta asinkronikorako tresnen erabilera.

  • Eraldaketa materialen diseinuaren pertzeptzioan. Edukien diseinutik jardueren diseinura.

  • Ikaseak ebaluatzeko modua aldatzea ( ebaluazio sumatibotik prozesuaren ebaluaziora )

 

Ikaskuntzaren alderdi pertsonalak (PLE)

PLEak ulertzeko bi modu: teknologikoa/intrumentala eta pedagogikoa/hezitzailea.

  • Lehenengoa: ikaskuntzarako tresnak, zerbitzuak eta testuinguru ezberdinetan bildutako artefaktuakmultzokatzen dira ikasleek erabil ditzaten.

  • Bigarrena: kudeaketaren eta beraien ikaskuntzaren prozesuan ikasle eta irakasleei laguntzen dien sistemak.

Bigarren ikuspegiari dagokionez, PLEak hezkuntza eszenatoki berriak dira. Hauetan ikasleek konpetentzia, gaitasun, helburu eta eduki ezberdinak eskuratzen dituzte; bai ikuspegi formaletik eta baita ez-formal edo informaletik.

PLEak erlazio zuzena dute ikasleek ezagutzaren gizarteko egitura mediatiko berrian nola ikasten dutenaren eta ikasketa horren helmugaren artean; hau da, nora iristen den ikasitako hori. Horretarako hauek jakin behar dira:

  • Informazioa nola bilatu.

  • Nola aukeratu eta iragazi.

  • Nola ordenatu/antolatu.

  • Existitzen den nahasketatik abiatuz informazio berria nola sortu.

  • Nola konpartitu/ elkarbanatu.

  • Besteekin elkarrekintza nola gauzatu; nola komunikatu, nola harremandu.

Adell ( 2014): PLEk elementu hauek eduki behar dituzte beraien antolaketan.

  • Irakurketa tresnak eta estrategiak: objektu edo artefaktu moduan informatzen dute.

  • Gogoetarako tresnak eta estrategiak: informazioa eraldatu dezakedan inguru eta/edo zerbitzuak.

  • Erlaxazio tresnak eta estrategiak: pertsona ezberdinekin erlazionatzeko inguruak; zeintzuekin eta zeintzuengandik ikasten dudan.

  • Informazioa eskuratu/ irakurri

    • Tresnak: newletters, blog, RRS zerrenda …

    • Mekanismoak: iniziatiba, jakin mina, bilaketa …

    • Jarduerak: biltzarrak, irakurketak, titularren errebisioa, ikus entzunezkoen ikuskapena.

  • Egin/ erreflexionatu

    • Tresnak: Blog, nota koadernoak, bideo kanalak, ikusmenezko presentazioak publikatzeko tokiak, web orrialdeak.

    • Mekanismoak: sintesia, gogoeta, organizazioa, antolaketa etab.

    • Jarduerak: lan eguneroko bat sortu, mapa kontzeptual bat egin etab.

  • PLN ikaskuntzarako sare pertsonala konpartitu:

    • Tresnak: software sozialak, sarean egindako jardueren jarraipena, sare sozialeko lekua.

    • Mekanismoak: asertibitatea, aholku gaitasuna etab.

    • Jarduerak: bilerak, foroak etab.

 

“Flipped clasroom”

Eredu tradizionalaren alderantzizko eredua da. Ikasleek klasera joan aurretik, etxean, jarduera edota “lanak” egin behar dituzte eta klasean asimilazioa hobetzeko jarduerak egiten dira; gelakideekin eztabaidatzen da eta irakasleak kontsolidazio funtzioa betetzen du.

Eskaintzen dituen onurak:

  • Ikasleak kontrol gehiago du bere ikasketa prozesuan.

  • Ikaslearengan zentratutako ikaskuntza eta kolaborazioa ahalbidetzen ditu.

  • Edukiak hainbat teknologiaren bitartez eskaintzen dira.

  • Gela bilaketarako eta trukerako espazio bilakatzen da.

Mugak:

  • Ikasleak diskriminatzea teknologia eskuratzeko duten gaitasuna dela eta.

  • Ikaskuntza autoerregulatua burutzeko gaitasun altua behar dute ikasleek.

  • Irakaslearentzako lan gehiago.

  • Kalitatezko ikaskuntzarako objektuak izatearen beharra.

 

Ikaskuntza mugikorra

  • Ikaskuntza nonahi gauzatzea ahalbidetzen du; edozein toki eta momentutan burutzen da ekintza formatiboa.

  • Mundu errealaren eta eskolaren arteko zubia eraikitzeko balio du.

  • Behar dugun momentuan formazioa jasotzea ahalbidetzen du.

  • Ikaskuntzaren pertsonalizazioa: ikasleek beraien beharren eta ikaskuntza erritmoaren arabera informazioa jasotzeko aukera.

  • Linean dauden datuetarako sarbidea ahalbidetzen du.

  • Komunikazio sinkroniko eta asinkronikoa ahalbidetzen ditu.

  • Guraso eta ikasleekin kontaktu zuzena eta automatikoa ahalbidetzen du.

 

MOOC ( Cursos abiertos Masivos en linea)

Ez dira gauza berria. Eredua azkar zabaldu da eta onen zabalkundea etengabea da.

Hauexek dira dauzkaten ezaugarri bereizgarriak: a) klase batekin edota gela batekin antzekotasuna duen hezkuntza errekurtsoa da; b) hasiera eta bukaera datak ditu; c) ebaluazio mekanismoak ditu; d) online da; e) ez da ordaintzen; f) sarearen bidez zabaltzen da eta ez dauka sarbide irizpiderik; eta g) ehnka ikasleren parte-hartze interaktiboa ahalbidetzen du.

  • Gotorlekuak/ aukerak

    • On-line formatzearen balorea.

    • Irakaslearen rola berriz definitzea.

    • Unibertsitate formazio espezializatua.

    • Irakasteko metodo berriak.

    • Unibertsitateen internazionalizazioa.

    • Ikaslea ebaluazio prozesuaren barruan sartzen da.

    • Eskaintza akademikoaren flexibilitatea eta egokitzapena.

    • Eskaintza akademikorako sarbide askea.

    • Formakuntza zentroa mundu mailan aukeratu ahal izatea.

    • Ikaskuntzaren demokratizazioa.

    • Irakasleak jende gehiagorengana iristeko aukera du.

    • Irakaslearen lanaren proiekzio internazionala.

    • Unibertsitateek sarrerak eskuratzea.

    • Formakuntza espezializatuari erantzuna emateko aukera bat izan daiteke.

  • Ahulguneak / limiteak.

    • Edukietan zentratutako metodologiak gainditzea.

    • Gehiengoari bideratuta dagoenez pertsonalizatutako heziketaren falta dago.

    • Erromantizismo pedagogiko berritzailea.

    • Ezagutzak estandarizatzea.

    • Hezkuntza ikerketa eta kontzeptualizazio falta.

    • Irakasle funtzioaren balorea galtzea. Rol berriak: dinamizatzaileak eta monitoreak.

    • Ikaskuntza autoerregulatzailea eta domeinu digitala beharrezkoak dira.

    • Diseinua egiten duenak markatzen du erritmoa.

    • Kultura eta hizkuntzen gutxiagotasuna.

    • Moda eta merkatuak zuzentzen ditu.

Artikulua idatzi duen autorearen esanetan MOOCak errezeta magikoa dira, ez dira mundu osoarentzako eta ez dute batzuetan hezkuntza sistemak dituen arazoak konpontzeko balio.

 

        3. Azken erreferentzia batzuk.

 

            Artikuluari bukaera emateko, eszenatoki berri hauek eskolaren berrikuntzarako elementu esanguratsu izan daitezen alderdi batzuei garrantzia eman behar zaiela adierazten digu.

Irakasleen formakuntza eta perfekzionamentua behar da. Izan ere, gehienetan, irakasleek teknologiaren erabilerarako eta teknologia hori modu hezitzailean erabiltzeko formazio urria izaten dute.

Gaur egun arte, arazo honen konponbidea kurtso ezberdinak izan dira; presentzialak edota urrutitik egindakoak. Beste bi berri seinalatu nahi dituzte: sare sozialen erabilera eta praktiketako komunitateen konfigurazioa.

Adierazitako formazio ekintza horrek 3 dimentsiotan zentratu behar du: disziplinarra, teknologikoa eta pedagogikoa.

IKT aplikazioen eraldaketaren beharra dago. IKTak informazioa aurkezteko eta transmititzeko instrumentu moduan ulertzeari utzi behar zaio eta ikaskuntza eta ezagutza eskuratzeko instrumentu moduan ikusi behar dira, eta parte hartzea eta ahalduntzea sustatzeko.

Ezin dugu ahaztu, ezta, konpetentzia digitalean nibel altua eskuratzearen beharra. Hau da, informazioa kodifikatzen eta deskodetzen jakin behar da .

Bukatzeko, azpimarratzen du, sistemaren beste hainbat alderditan ere eraldaketak aurrera eraman beharra dagoela; eta horien artean antolatzaileak aurkitzen dira. Aldaketa teknologikoak azkarrak dira hezkuntza instituzioetan baina antolaketarako aldaketak askoz ere motelago gertatzen dira.

bottom of page