top of page

Unitate Didaktikoa

 Koloreekin jolasten

Maiatzean zehar, bi asteetan zehar, koloreak ikasteko unitate didaktiko bat planteatu dugu. 

Unitate honi "Koloreekin jolasten" deitu diogu, eta hainbat ekintzen bidez landuko dugu, egunean behin aurrera eramango direnak, goizeko jolas librearen ostean, hau da 10:00tik 11:00 bitartean.

Honen bidez curriculumeko 3 eremuetatik eduki batzuk lantzeko asmoa dugu,                     jarraian ageriko direnak. 

 

 

 

 

1. Ekintza:

Astelehenean, hasteko, haurrei

"Urdintxoren" ipuina ipiniko diegu gelan.

Behin bideoa ikusita guztion artean honi buruz

hitz egiten arituko gara, irakasleok bideratutako

galderak proposatuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. Ekintza: 

Asteartean, ikasleekin daltonismoa hautatzeko egiten den proba bat egingo dugu, non hainbat irudi erakusten diren, puntuz osatuta, eta bertan irudi batzuk ikustea lortu behar duten.

3. Ekintza:

Asteazkenean, IKTeekin erlazionatutako ekintza bat egingo dugu. Horretarako interneteko web orrialde bateko koloreekin bikoteak egiteko jolas bat hautatu dugu.

                                                              4. Ekintza:

Ostegunean, gatz fina koloretako klarionekin margotuko dugu, hainbat kolore erabiliz, gero gatza pote gardenetan sartuko dugu, jarraian ageri den argazkian bezala.

6. Ekintza:

Bigarren astelehenean, beste IKTeekin erlazionatutako ekintza bat egingo dugu. Horretarako interneteko web orrialde batetik ateratako koloreak errepikatzeko jolas bat hautatu dugu.

5. Ekintza:

Ostiralean, ikasle bakoitzak marrazki libre bat egingo du hainbat kolore eta motatako margoak erabiliz, besteak beste egurrezko margoak, tenperak, argizariak...

10. Ekintza:

Azken ekintza hau unitate didaktikoari amaiera emateko egingo dugu, hau egiteko, eskolako horma batean ikasle guztion eskuak ipiniko ditugu hainbat koloreko margoarekin. Horretarako ikasle gela bakoitza joango da, eskuak ipiniko ditu eta amaitzeko argazki bat egingo diogu.

7. Ekintza:

Bigarren asteartean, kolore beroak eta hotsak desberdintzen ikasiko ditugu.

Horretearako, bi marrazki desberdin egingo ditugu, bat kolore beroekin (horia, laranjia, gorria...) eta bestea kolore hotsekin (morea, urdina, berdea...).

Haur bakoiza nahi duena margotuko du baina paper osoa margotu behar dute.

8. Ekintza:

Bigarren asteazkenean, celofaneko papertxoak plastiko garden batean itsatsiko ditugu. Ondoren, lehioetan jarriko ditugu eta bi koloreko paperak elkartzen direnean ze kolore desberdin ateratzen diren ikusiko ditugu.

9. Ekintza:

Bigarren ostegunean, eskuargi batzuetan kolore desberdinetako celofaneko paperak jarriko ditugu. 

Haurrak korroan eseriko dira eta argiak itzaliko ditugu. Ondoren, eskuargiak ematen ditusten kolore desberdinak elkartuko ditugu beste kolore desberdinak sortzeko.

bottom of page