top of page

XXI.mende honetan, eskolak, IKTak ez ditu tresna edo errekurtso

bezala aurkeztu behar; berriz definitu eta asmatu behar dute

beraien osotasunean, bai kurrikularki, bai instituzionalki eta baita

pedagogikoki ere. Eskoletako hezkuntza modu erradikal batean

aldatzeko ideia batzuk adierazten ditu artikulu honek.

Hezitzaileak aldaketen garai baten barnean gaude era digitalaren

presentzia dela eta. Aldaketa hauek ondorio zuzenak dituzte

eskolaren gain, irakaskuntzaren ariketaren profesionalitatean

eta , batez ere, eduki eta ikaskuntza prozesuetan.

Horregatik, hezitzaileek kontzientzia hartu behar dugu eskolako kulturaren eredu bat bukatzen eta beste bat hasten dagoen garai honetan lan egiteko.

 

Inprimatutako kultura baten inguruan jaio zen eskola.

Azken bi mendeetako eskola inprimatutako teknologiaren fruitua da. Liburuetan jasotako ezagutza eskuratzeko gai izan zitezen ahalik eta pertsona gehien hezteko helburuarekin jaio eta antolatu zen eta liburua jarraitzeko erreferentzia bilakatu zen; “eskola liburuak” sortu zirelarik ( gaur egun arte funtzionatu duen eredua).

Baina garaiak aldatu egin dira: geroz eta informazio gutxiago kontsumitzen dugu paperezko objektuetatik eta geroz eta gehiago pantailetatik. Digitalizazioa gure garaiko iraultza handia da.  

Bere garaian inprimatzearen teknologiak informazioa produzitzeko, zabaltzeko eta kontsumitzeko modua eraldatu zuen moduan, teknologia digitalak formatuak, prozesuak, eszenografiak eta egungo egitura kulturaren iraultza ekarriz ari dira.

 

Paperetik pantailetara igarotzearen bidegurutzean.

Ikerketa eta informe askok adierazten dute, geletan, eskola liburuak gehien erabiltzen diren material didaktikoa diren arren, geroz eta irakasle gehiagok teknologia digitalekin konbinatuz edota aldizkatuz erabiltzen dituztela. ( arbel digitalak, miniportatilak, tabletak eta neurri txikiagan smartphonak erabiltzen dituzte )

Aipatzeko beste gauza bat da zentroak organizazioa eta lanerako prozesuak digitalizatzen ari direla;  bai irakasleen artekoak eta baita administrazio eta familiekin egiten diren lanak ere. Esaterako, matrikulak, jada, internet bidez egiten dira.

Beste alde batetik, ikasleak, teknologia digitalaren erabiltzaile ohikoak dira: aisialdian, interakzio sozial eta lagunartekoan eta lan akademikoa gauzatzeko erabiltzen dituzte.

Garaiak aldatzen ari direnaren beste bereizgarri bat da, legediek, haurrak eta gazteak “konpetentzia digitala” deituriko horretan alfabetizatzeko eta formatzeko beharra batu dutela curriculumean. Gainera, espazioak, sareak eta komunitateak ere gehituz doaz.

Adierazgarria den beste fenomeno bat hauxe da: material didaktikoen ekoiztetxe tradizionalak, testu liburuen ekoizleak esaterako,  produktu hezitzaile digitalak sortzen hasi dira eta enpresa edota aktoreak agertzen ari dira zerbitzu, produktu eta eskolako materiala soilik modu digitalean eskaintzen dutenak.  

Laburbilduz, XXI. Mendeko bigarren hamarkada honetan, eskola jada ez da liburuetan eta paperezko beste material didaktikoetan pasmatutako ezagutza transmitzen oinarritutako instituzio bat; IKT-ak eskolaren eszenografian eta bertako partaideetan agertuz doaz. Irakaslego eta ikaslegoaren egunerokotasunean presente daude eta geletan ikus daitezke.

 Beraz, eskolak, inprimatutako kulturaren alaba izateari utzi dio eta gizarte kulturalari egokitutako instituzio izaten hasi da.

 

Teknologiaz gain, pedagogia gehiago behar da.

OCDE-ek (2015)egindako azken informearen arabera, ez dago erlazio kausalik teknologia digitalaren erabilgarritasuna eta ikaskuntzaren hobekuntzaren artean eta porrot egiten dutenak pedagogia begirunerik gabe erabiltzen duten politikak direla adierazten du. IKT-ak eskolan erabiltzeko eredu pedagogikoen aldaketan enfasi gehiago jarri beharko lukete eta gutxiago hornidura teknologiko hutsean.

Hezitzaile moduan kontziente izan behar da pedagogiak  teknologiaren aurretik joan behar duela. Teknologiaren bitartez, irakasteko eta ikasteko kalitatezko pedagogia ereduak garatu behar dira. 

Izan ere, IKT-ak, ikaskuntzan, pedagogía tradizionalaren hobekuntza bilatzen zuten protesi artifizial moduan sartu ziren eta irakasle askok PDIak erabili dituzte; testu liburuak eta hauei laguntzeko edota ordezkatzeko teknologia berriak.

Horregatik, erronka berria hauxe da: teknologia eta internet ikasleek autonomia gehiagoz, arazo esanguratsuei aurre eginez, kreatibitatea erabiliz eta produkzioa eta ezagutzen eraikuntza sortuz eta, gainera, publiko eginez eta konpartituz erabiltzea.

 

Errepikatuz ikastetik, sortuz ikastera

Irakasleen gehiengoak, teknologia, tradizionalki liburu eta arbelen bitartez egin dituzten jarduera berberak egiteko erabiltzen dute. Modu honetan, pedagogia zaharrak mantentzen dituen irakasleak, teknologiaren potentzial berritzailea neutralizatuko du; halaxe baieztatzen du ikerketak ere.

 

  1. IKTekin errepikatuz ikastearen pedagogia:

  • Irakaslea informazioaren transmisorea da eta honek erregulatzen eta kontrolatzen ditu gelako gertakari guztiak.

  • Irakaslearen klase magistralak PDIak erabiliz.

  • Ikaslea hartzailea eta ikuslea da. Erabakitzeko autonomia gutxi dauka.

  • Ikasleek ariketa, jarduera eta mikrozeregin digitalak burutzen dituzte.

  • Ikasleek lanak egiten dituzte testu prozesatzaile eta/edo aurkezpenetarako software-ak erabiliz.

  • Objektu digitalen bitartez ( testuak, aurkezpenak, bideoak) informazioa bilatzen eta kontsultatzen dute.

  • IKTen bidez bakarkako ikaskuntza. Irakurketan eta idazketan oinarritutako jarduerak.

 

   2. IKTekin sortuz ikastearen pedagogia:

  • Irakaslea eduki/informazioaren erraztailea eta kuradorea da. Ikaskuntzarako egoerak planifikatzen eta organizatzen ditu jardueren bitartez.

  • Ikaslea subjektu aktiboa da. Erabakitzeko autonomia asko dauka.

  • Sarea erabiliz ikasleek burututako lan proiektuen bidezko ikaskuntza.

  • Ikasleek eduki digitalak sortu eta kontsultatu.

  • Lengoaia eta formatu adierazkor multimodalen erabilera ( testuak, hipertestuak, bideoak, grafikoak …)

  • Komunikazio eta interakzio soziala sarean.

  • Interneteko konexio etengabea.

  • Jarduerak bakarka edota talde txikietan burutu.

 

Kultura digitalaren eskolaren narratibarako aholkuak.

  • Curriculumaren ikuspegi entziklopedista eta disziplinarra gainditzea, berriz definitzeko.

  • Hezkuntza zentroan arreta jarri IKTen aldaketa pedagogikorako unitate moduan. Horretarako, IKTenproiektu edota plan batek existitu behar du, modu kolegiatuan sortua eta irakasleen klausto osoari partekatua.

  • Irakasleen hasierako formakuntza eta formakuntza jarraiaren enfokea berriz egitea.

  • Ikaskuntzaren enfokea prozesu esperentzial eta ezagutzaren eratzaile moduan ulertzea, bai bakarka eta baita taldean ere.

  • Eskolak ikasleei esperientzia kulturalak modu presentzial zein birtualean eskaintzea sustatu.

  • kultura digitalarekin erlazioan dagoen eredu berri eta profesionala birformulatu eta bide eman.

  • Hezkuntza materialak transformatu eta birmoldatu kultura digitalak suposatzen dituen potentzialtasunak aintzat hartuz.

 

“La escuela en la encrucijada de la sociedad digital”
Eskola gizarte digitalaren bidegurutzean.
Manuel Area Moreira
bottom of page