top of page

Domingo Santabarbara, Aragoiko Autonomi Erkidegoko Haur Hezkuntzako irakasle zenak, Errealitate Areagotuari buruzko artikulu bat idatzi zuen, non honen erabilera Haur Hezkuntzan azaltzen digun.

 

Esan beharra dugu, Domingoren hitzak gure eginez, Errealitate Areagotua nahiz eta konplexua izan, oso erantzun positiboak dituela hezkuntzaren arloan, eta oso emaitza interesgarriak izan ditzakeela erabiliz gero.

 

Baina zer da Errealitate Areagotua? Errealitate Areagotua, errealitateko elementuak, interakzioa eta denbora erreala 3 dimentsiotan erregistratzen du.

 

Errealitate areagotuak gure ingurune erreal eta ingurune birtuala osatzen ditu. Izan ere, errealitatea areagotu edo gehituz informazio birtuala eskeintzen dio mundo errealari.  

 

Errealitate areagotuarekin esperimentatzeko hurrengo materialak behar dira: pantailadun ordenagailua, web-kamera, errealitate areagotuko software bat eta aktibatzaile edota markagailu batzuk. Jolasari ekiteko, gure egunerokotasunean inguruan ditugun eta jadanik harware hori daukaten gailu elektronikoak behar dira

(tabletak, portatilak, mugikorrak…)

 

Markagailuei dagokienez, beraien konplexutasunaren arabera sailka ditzakegu:

  • QR edo MIDI kodea.

  • Markagailu fisikoak

  • Fisikoa ez den markailua.

 

Errealitate areagotua formato ezberdinetan erabil dezakegu:

  • Ordenagailuak.

  • Mugikorrak:

 

 

Errealitate areagotuak hezkuntzan eskeintzen dituen aukerak oso anitzak dira.

Domingok errealitate areagotuarekin izandako esperientzia pertsonala  Haur Hezkuntzan:

PROYECTO VALDESPARTERA ES

CULTURA 

2011-2012ko kurtsoan,

C.E.I.P. Valdespartera 2ko Haur

Hezkuntzako 1. Mailako 3 urteko haurrekin

egin zuten proyektua. 

 

Zertan oinarritu zen Valdespartera kultura

da proiektua?

Proposizio hau 3 dimentsioekin eduki

zuten lehen kontaktua izan zen eta

errealitate areagotua joko moduan

erabiltzea pentsatu zuten; beraiek motibatzea eta eskultura bat beraien eskuetan manipulatzea ahalbidetuko zuen joko moduan.

Horretarako, SketchUp-eko debaldeko irudiak eta www.mundobakia.com aplikazioa erabili zituzten. Haurrek, zabaldu nahi zuten artxiboa ireki eta tamaina eraldatu behar zituzten soilik, eredua birtualki manipulatu eta dibertitzeko.

 

Esperientzia izugarri gustatu zitzaienez, errealitate areagotuari esleitutako atal bat eratu zuten blogean.

 

Edukiak eta QR kodeak sortu zituzten

 

2. atalean, eskulturen izenak eta beraien sekretuak ezagutzen zihoazen bitartean, umeek eskulturak azaltzen zituzten bideoak grabatu zituzten eta Youtubera igo. Gainera, hauen enlazeak kodigo QR-etan

eraldatu zituzten eskulturen oinarrian jarri ahal

izateko. Modu horretan, jendeak modu

“interaktiboan” parte hartzeko aukera zeukan

hauen bideoak beraien mugikorretan ikusiz.

Obren mapa interaktiboak egin zituzten.

 

3. atalean, beraien proiektua gehiago zabaltze

aldera, internet bidez kodigo QR-en edukietara

sarbidea eskainiko zuen eta gainera, eskulturen

lokalizazioa erraztuko zuen mapa interaktibo

bat egin zuten.

Horretarako, Google Maps-en obrak lokalizatu zituzten eta markagailuen bidez seinalatu. Gero, markagailu horiei informazio desberdina gehitu zien.

Azkenik, lan osoa blogean bildu zuten.

 

IKten erabilera hau hasiera izan zen soilik. Beraien proiektua telefónica fundazioaren sari internazionaletara aurkeztu zuten eta publikoaren sari berezia irabazi.  Gainera, hezkuntzaren topaketa internazionaletara joan ziren Lima-ra eta hezkuntza ministerioak material hezigarrien 2. Saria eman zien.

 

Gainontzekoentzako inspirazio iturri izan nahi dute beraien ideia sortzaileak garatzeko.

"Realidad Aumentada en Educación Infantil" en analisia
bottom of page